{"id":1944,"date":"2023-03-06T09:24:27","date_gmt":"2023-03-06T08:24:27","guid":{"rendered":"https:\/\/cifosanturtzi.eus\/?p=1944"},"modified":"2023-03-08T09:49:01","modified_gmt":"2023-03-08T08:49:01","slug":"erdi-aroa-erronka-ile-apainketa-estetika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/cifosanturtzi.eus\/eu\/erdi-aroa-erronka-ile-apainketa-estetika\/","title":{"rendered":"Erdi Aroa Erronka"},"content":{"rendered":"

Sailen artean egindako erronka: Erdi Aroa.<\/p>\n

Otsailaren 23an, ostegunarekin, erdi aroko kutsuko giroak Santurtziko LHTIko gelak eta
\nkorridoreak blaitu zituen. Geure gogoan berriro entzun genituen kantu gregorianoen hotsak
\neta berriro izan genuen gure esku garai hartako pertsonaien gisa goitik behera edertzeko
\nbaliabide-sorta handia.
\nOraingo honetan irudi pertsonalaren saila ez ezik, beste sail guztiak ere izan gara talde handi
\nhorren parte. Informatikako ikasleek bideo bat egin dute Erdi Aroko herrixka eta tokien irudiak
\nerakusteko, atzean laute eta biolen garai hartako musika eta guzti. Ontzien sailekoek bi armarri
\nzoragarri egin dizkigute eskuz, atrezzo gisa erabili ditugunak. Geletan ikasleek arroak, anegak
\nedo kintal terminoak deskubritu dituzte. Legenarra edo izurrite beltzaz ikertu dute, oso
\ngaixotasun-larria, Europako populazioaren laurden bat hil zen-eta horren ondorioz. Eta
\nezagutza amaigabe honetan ezin ahaztu Cid Campeador hura, zalantzarik gabe Erdi Aroan
\nEspainia aldean egon zen figura garrantzitsuenetako bat. Eta horrez guztiaz gain, erromantzez
\nidatzitako testuak eta juglareen koplak aztertu ditugu.
\n1.000 urteko historia bi hilabeteko lanketa zorrotzean bildua, gogor baina gogotsu jardun dugu
\nzentro hau osatzen dugun guztiok, irakasleok zein ikasleok.
\nOraingo honetan erronka errealagoa izan da, elkarlanean jarri gaituen diziplina guztien arteko
\nerronka. Alde batetik, ikasleen parte-hartze aktiboagoa bilatzen ari ginen, euren jakinmina eta
\nmotibazioa piztu eta horrekin batera, Erdi Aroa sakonago ezagutu zezaten. Eta bestetik,
\nsormena eta irizpide kritikoa landu ez ezik, berriro elkarrekin lanean jarri nahi genituen,
\nhelburu bera zuen jarduera batean.
\nLortu dugula uste duzue? Guk baietz esango genuke eta ikasleek berretsi egiten dute gure
\niritzia.
\nEmaitza honakoa: Bost pertsonaia oso desberdinak, printzesa, erregina, dontzeila, gerlaria eta
\ngortesaua. Azal zurbilak, makilaje leunak, ezpainak gorri, masailak ere gorrixka\u2026 uhinak ilean,
\nile kizkurtua, bitxiak eta armarriak!! 2017an \u201cThe New Sciencist\u201d aldizkariaren artikulu baten
\narabera, ikaskuntza gelako esperientziak atseginak eta dibertigarriak direnean gertatzen da.
\nAre gehiago, oraindik orain egindako ikerketa batzuek diote onuragarria dela gela barruan
\ndibertitzea, benetako ikaskuntzaren garapena eta epe luzeko oroimenaren arteko lotura
\negotea. Eta horixe da hain zuzen, LHLIko irakasleok nahi duguna, ikastea horrela gertatzea.
\nHurrengo erronkan elkartuko gara\u2026<\/p>\n

Zuri\u00f1e Rodriguez, Ile-apainketako tutorea<\/p>\n

 <\/p>\n