Ile-apainketa eta Estetikako Lanbide Heziketa
Zure etorkizuna hemen hasiko da!
Has zaitez oraintxe bertan zure formakuntza profesionala garatzen CIFO Santurtzin
Ilea moztea, ileko kolorea aldatzea, makillajea, azkazalak margotzea… Interesatzen zaizu? Esparru horretaz gehiago ikasi eta horretan lan egin nahi baduzu, hemen eman ditzakezu zure lehen pausoak.
CIFO Lanerako Hastapen eta Prestakuntza Zentroan jakin beharreko guztia ikasiko duzu irudi-aldaketa, oinarrizko zaintza estetiko eta publikoarekiko arretari buruz. Has zaitez zure etorkizuna prestatzen eta bihurtu zaitez aditu ile-apainketan eta estetikan.
CIFO SANTURTZI
Ikusi gure argazki-galeria
IKASTEKO PRESTAKUNTZA-PLANA
Ezagutu zehatz-mehatz zer ikasiko duzun CIFO Santurtzin
Bi urte hauetan zure lanerako beharrezkoak izango diren gaitasun praktikoak zeureganatuko dituzu, lan-merkatuan sartzeko erraztasun eta bideragarritasuna emango dizugu orientazioaz gain, eta zure lehenengo esperientzia praktikoa biziko duzu enpresa batean lantokiko prestakuntzaren (LP) bitartez.
LEHEN MAILA | |
---|---|
LANBIDE-INGURUNEAREN PRESTAKUNTZA | 99 ordu. |
ATZAZKALETAKO OINARRIZKO ZAINTZA ESTETIKOAK | 99 ordu. |
ILEAREN GARBIKETA ETA FORMA-ALDAKETAK | 165 ordu. |
ILEAREN KOLORE-ALDAKETAK | 132 ordu. |
MAKILLAJE | 132 ordu. |
ZIENTZIA APLIKATUAK | 165 ordu. |
KOMUNIKAZIOA ETA GIZARTEA | 165 ordu. |
TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA | 33 ordu. |
BIGARREN MAILA | |
BILOAREN DEPILAZIO MEKANIKOA ETA KOLOREGABETZEA | 96 ordu. |
IRUDIA ALDATZEKO PROZESUEN HASTAPENAK | 120 ordu. |
ILEAREN OINARRIZKO EBAKETA | 96 ordu. |
PUBLIKOARENTZAKO ARRETA | 120 ordu. |
ZIENTZIA APLIKATUAK | 144 ordu. |
KOMUNIKAZIOA ETA GIZARTEA | 168 ordu. |
LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA | 53 ordu. |
TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA | 25 ordu. |
LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA | 260 ordu. |
IKASTEKO PRESTAKUNTZA-PLANA
Ile-apainketako eta estetikako irteera profesionalak
Hauek dira gure Lanbide Heziketako Ile-apainketako eta estetikako moduluek dituzten irteeretako batzuk:
Ile-apainketako laguntzailea
Manikurako eta pedikurako laguntzailea
Makillatzaile laguntzailea
Tresneria, kosmetiko eta teknika estetikoen erakuslea
Azkazalak margotzeko laguntzailea
Sektoreko enpresetako merkataritza-agentea
Depilazioko laguntzailea
Lurrindegietako eta drogerietako aholkularia/saltzailea
IKASLE OHIEN TESTIGANTZAK
Gure ikasleek euren esperientzia kontatzen dizute
NATALIA
Ile-apainketa eta Estetika
Nataliak, ile-apainketa eta estetikako ikasleak, bere burua gainditu du Oinarrizko Lanbide Heziketan. Nataliarentzat behar-beharrezkoa izan da bere buruarengan sinistea eta orain badaki “zerbait nahi duzunean lortzeko gai zarela, ez dago oztopotik”.
Aritz, Manu eta Yaiza
Lantokiko prestakuntza (LP)
Lantokiko prestakuntza (LP): enpresetako praktiketan proban jarri dugu CIFOn ikasitako guztia, eta denboraldi honek erakutsi digu enpresa batek nola funtzionatzen duen, erantzukizuna, iniziatiba, talde-lana, etab. Aritzek, Manuk eta Yaizak euren ilusioaz, esperientziaz, alde on eta txarrez… hitz egin digute.
CIFO SANTURTZIKO TAILERRAK
Ezagutu gure tailerrak 3Dn
Ile-apainketako eta estetikako Lanbide Heziketa
Santurtzin itxarongo zaitugu
HELBIDEA
Kuetos Auzoa, z.g. 48980 Santurtzi
TELEFONO ZENBAKIA
94 461 37 00
POSTA ELEKTRONIKOA
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara