AZKEN BERRIAK GURE BLOGEAN
Gure zentroaren azkeneko berriak blogean
Bisita ezazu gure bloga! Gure ikastetxeko albisteen berri izan dezazun nahi dugu.
LANBIDE HEZIKETAKO OINARRIZKO GRADUA SANTURTZIN
Zure prestakuntza-garapen profesionalean lagunduko dizugu
Hamabost urte baino gehiago badituzu eta ez badaukazu Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatua, CIFO Santurtzin lanbide bat ikasteko eta lan-merkatuan sartzeko prestakuntza eskaintzen dizugu.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
Gure helburu nagusia zure garapen profesionala lortzea da
IRAKASKUNTZA PRAKTIKOA
Esperientziaren bidez ikasteak ikasle laguntzaileago, motibatuago eta eraginkorragoak bihurtzen ditu, eta jakin-mina eta problemak modu autonomoagoan ebaztera bultzatzen ditu.
GARAPEN PROFESIONALA
Nork bere buruaren ezagutza, interesen definizioak, gaitasunen deskubrimendua, ikasteko jakin-mina…
PROIEKTUKAKO IKASKUNTZA
Etorkizunean benetako lanak egiteko bidea irekitzen duten proiektu txikien bidez ikasten da.
TALDE TXIKIAK
Talde edo espezialitate bakoitzean talde txikietan lan egiten dute. Elkarlaneko talde hauetan giro kolaboratiboagoak, osasungarriagoak eta solidarioagoak daude.
JARRAIPEN PERTSONALIZATUA
Gure ikastetxeko ikasle bakoitza oinarrizko lanbide heziketako ardatza da. Bakoitza prestakuntza-proiektu bihurtzen da.
LAN-MUNDUAN TXERTATZEA
Eskaera handia duten espezialitateak irakasten dira CIFO Santurtzin eta zuzeneko harremanak mantentzen dira enpresekin.
ZER DA LANBIDE HEZIKETAKO OINARRIZKO GRADUA?
Has zaitez orain zure lan-etorkizuna erabakitzen
FORMAKUNTZA PROFESIONALA
Gaitasun pertsonalak, sozialak eta profesionalak garatzea dugu xede nagusi, bizi-proiektu egoki eta pozgarria izan dezazun
ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK
Zure oinarrizko prestakuntza-gaitasunak handitzeko aukera izango duzu zure ikasketak beste prestakuntza-gradu batzuetan jarraitzeko
LAN-MUNDUAN TXERTATZEA
Lan-munduan sartzeko prestakuntza osoa izan dezazun irakasten dizugu
ZER DA LANBIDE HEZIKETAKO OINARRIZKO GRADUA?
Gure ikasleek euren esperientzia kontatzen dizute
Mikel Mauriz
Ontzien mantentze-lanak
Mikelek, ontzien mantentze-lanetako ikasleak, oso esperientzia interesgarria eduki du Oinarrizko Lanbide Heziketan, motoreen mekanikan, soldaduran, elektrizitatean eta beira-zuntzean lan egiten ongi pasatzen duen bitartean ikasten duelako.
Markel
Informatika eta Komunikazioa
Markelek, Informatika eta Komunikazioko ikasleak, ikusten zuen DBH ez zela bere leku aproposa. Nahiz eta hasieran zentratzea kostatu zitzaion, irakasleekin duen harremanak lagundu dio “martxan jartzen”.
NATALIA
Ile-apainketa eta Estetika
Nataliak, ile-apainketa eta estetikako ikasleak, bere burua gainditu du Oinarrizko Lanbide Heziketan. Nataliarentzat behar-beharrezkoa izan da bere buruarengan sinistea eta orain badaki “zerbait nahi duzunean lortzeko gai zarela, ez dago oztopotik”.
Aritz, Manu eta Yaiza
Lantokiko prestakuntza (LP)
Lantokiko prestakuntza (LP): enpresetako praktiketan proban jarri dugu CIFOn ikasitako guztia, eta denboraldi honek erakutsi digu enpresa batek nola funtzionatzen duen, erantzukizuna, iniziatiba, talde-lana, etab. Aritzek, Manuk eta Yaizak euren ilusioaz, esperientziaz, alde on eta txarrez… hitz egin digute.
GURE BERRIAK SARE SOZIALETAN
Jarrai gaitzazu sare sozialetan!
KOKALEKUA ETA HARREMANETARAKO DATUAK
Santurtzin itxarongo zaitugu
HELBIDEA
Kuetos Auzoa, z.g. 48980 Santurtzi
TELEFONO ZENBAKIA
94 461 37 00
POSTA ELEKTRONIKOA
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara