Kategorizatu gabetxalupa-loreontziak-santurtzin

Santurtziko CIFOko Ontziak Mantentzeko tailerreko ikasleak Udalarekin aritu dira elkarlanean herria apainduko duten tamaina errealeko bi ontzi egokitzen loreontzi funtzioa betetzeko.

Juan Andrades Santurtziko Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak eta Alvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak sustatutako proiektua gazte horientzat ilusioz beteriko ikaskuntza bihurtu da; izan ere, ikastetik, egitetik eta partekatzetik azken produktua, txalupa-ontziak, udalerrian integratzea lortu dute, herritar guztien gozamenerako.

Beira-zuntza erabiliz, bi ontzi egin ahal izan dira loreak landatzeko eta herriko hainbat tokitan kokatzeko, Santurtziko CIFOko ikasleen prestakuntza eta konpromisoaren eta itsas kulturaren isla.

Proiektu horrek, gazte horiek beren herrian egiten duten lana agerian jartzeaz gain, autonomia eta erantzukizuna sustatu ditu, plangintza- eta ekoizpen-lanetan lan egiten irakatsi die, eta, batez ere, beren azken produktuak publikoa duela jakinda, ikasteko motibazioa areagotu du.

Era berean, zentzua eman diete hainbat balio garrantzitsuri, hala nola, taldean lan egiteari eta beren lana, eskuzabaltasunez eta elkarlanean, ekoizpenarena baino helburu handiago bati eskaintzeari: gure itsas-herria gozatu nahi duten herritar eta bisitari guztiei lorategi-txalupak oparitzea.