Lanbide Hastapen eta Trebakuntzarako ikastegiak (LHTI) autokontsumorako eguzki-energia fotovoltaikoa du, 28 eguzki-plaka instalatu ondoren.
Lehenengo hiruhilekoan Santurtziko Udalak 28 eguzki-plaka instalatu zituen lanbide hastapen eta trebakuntzarako ikastegiaren (LHTI) estalkian. Harrez geroztik, ikastegiak energia garbia sortzen du bere autokontsumorako. Ekintza hau udalak energia berriztagarrien alde egindako apustuaren ondorio da.
Abian jartzeko, Santurtziko Udalak Energiarako Euskal Erakundeak (EEE) emandako 22.680 euroko diru-laguntza jaso zuen ekintza biak egiteko. Proiektu hori, Emilia Zuza ikastetxe publikoan plakak instalatzeko proiektua bezala, energia berriztagarriaren iturrietatik lortutako autokontsumoarekin eta biltegiratzearekin lotutako pizgarrien programari atxikita dago, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari ere, Europar Batasunak finantziatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGeneration EU).