Sailen artean egindako erronka: Erdi Aroa.
Otsailaren 23an, ostegunarekin, erdi aroko kutsuko giroak Santurtziko LHTIko gelak eta
korridoreak blaitu zituen. Geure gogoan berriro entzun genituen kantu gregorianoen hotsak
eta berriro izan genuen gure esku garai hartako pertsonaien gisa goitik behera edertzeko
baliabide-sorta handia.
Oraingo honetan irudi pertsonalaren saila ez ezik, beste sail guztiak ere izan gara talde handi
horren parte. Informatikako ikasleek bideo bat egin dute Erdi Aroko herrixka eta tokien irudiak
erakusteko, atzean laute eta biolen garai hartako musika eta guzti. Ontzien sailekoek bi armarri
zoragarri egin dizkigute eskuz, atrezzo gisa erabili ditugunak. Geletan ikasleek arroak, anegak
edo kintal terminoak deskubritu dituzte. Legenarra edo izurrite beltzaz ikertu dute, oso
gaixotasun-larria, Europako populazioaren laurden bat hil zen-eta horren ondorioz. Eta
ezagutza amaigabe honetan ezin ahaztu Cid Campeador hura, zalantzarik gabe Erdi Aroan
Espainia aldean egon zen figura garrantzitsuenetako bat. Eta horrez guztiaz gain, erromantzez
idatzitako testuak eta juglareen koplak aztertu ditugu.
1.000 urteko historia bi hilabeteko lanketa zorrotzean bildua, gogor baina gogotsu jardun dugu
zentro hau osatzen dugun guztiok, irakasleok zein ikasleok.
Oraingo honetan erronka errealagoa izan da, elkarlanean jarri gaituen diziplina guztien arteko
erronka. Alde batetik, ikasleen parte-hartze aktiboagoa bilatzen ari ginen, euren jakinmina eta
motibazioa piztu eta horrekin batera, Erdi Aroa sakonago ezagutu zezaten. Eta bestetik,
sormena eta irizpide kritikoa landu ez ezik, berriro elkarrekin lanean jarri nahi genituen,
helburu bera zuen jarduera batean.
Lortu dugula uste duzue? Guk baietz esango genuke eta ikasleek berretsi egiten dute gure
iritzia.
Emaitza honakoa: Bost pertsonaia oso desberdinak, printzesa, erregina, dontzeila, gerlaria eta
gortesaua. Azal zurbilak, makilaje leunak, ezpainak gorri, masailak ere gorrixka… uhinak ilean,
ile kizkurtua, bitxiak eta armarriak!! 2017an “The New Sciencist” aldizkariaren artikulu baten
arabera, ikaskuntza gelako esperientziak atseginak eta dibertigarriak direnean gertatzen da.
Are gehiago, oraindik orain egindako ikerketa batzuek diote onuragarria dela gela barruan
dibertitzea, benetako ikaskuntzaren garapena eta epe luzeko oroimenaren arteko lotura
egotea. Eta horixe da hain zuzen, LHLIko irakasleok nahi duguna, ikastea horrela gertatzea.
Hurrengo erronkan elkartuko gara…
Zuriñe Rodriguez, Ile-apainketako tutorea